Gobernuak Valentziako Erkidegoan duen ordezkari Pilar Bernabé Catarrojako alkate Lorena Silventekin batera joan da urriaren 29ko danak suntsitu zuen Ciclos Vicent bizikleta-tailerra berriro irekitzera. Ekitaldi horretan, Bernabék nabarmendu du “Catarrojako biztanleriak, udalak eta Espainiako Gobernuak hartu duten konpromisoa udalerri honetan normaltasuna berreskuratzeko, inoiz izan dugun tragediarik okerrenetako baten ondoren”.
“Gaur ez dugu bakarrik tailer baten berrirekiera ospatzen. Gaur amets baten itzulera ospatzen dugu, ahaztua izaten etsi ez duen historia baten taupada”, adierazi du ordezkariak. 82 urteko jabeak 50. hamarkadatik darama bizikletak konpontzen.
Espainiako Gobernutik, nabarmendu du ordezkariak, “lanean jarraituko dugu inork bere bizi proiektuari uko egin behar izan ez diezaion dana baten erruz”. Catarrojan, gogorarazi duenez, 216,2 milioi euro bideratu dira; horietatik 138 milioi euro udal-titulartasuneko azpiegiturak, ekipamenduak edo instalazioak eta zerbitzuak konpontzeko eta berreraikitzeko % 100 finantzatzeko dira, eta eskolen, gizarte-zentroen, kirol-instalazioen edo ur-sareen kostuaren % 100 estaltzen dute. Horrez gain, zuzeneko laguntzak, zerga-hobekuntzak eta autonomo eta enpresa txiki eta ertainentzako abal-lerroak eskaintzen ari dira, “negozio txikiek pertsiana altxatu eta Catarrojari bizia eta etorkizuna ematen jarrai dezaten”, amaitu du Bernabek.