Pilar Bernabé Gobernuak Valentziako Erkidegoan duen ordezkariak, Carlos Gajero Valentziako Erkidegoko poliziaburu nagusiarekin batera, Valentzia eta Castelló probintzietarako praktiketan ari diren Polizia Nazionaleko agente berriak aurkeztu ditu.
Guztira, Polizia Nazionaleko Oinarrizko Eskalako eta Betearazpen Eskalako 218 kide dira, eta praktika-aldi bat egingo dute bi lurraldeetako polizia-etxeetan. Zehazki, Valentziako polizia-etxeetan 188 langile daude praktiketan, eta Castellókoetan 30. Oinarrizko Eskalako poliziak 12 hilabetez egongo dira trebatzen, eta Betearazpen Eskalako prestakuntza-aldia zazpi hilabetekoa izango da. Alacanteko probintziara, praktiketako 150 Polizia agente baino gehiago bideratuko dituzte.
Ordezkariak esan duenez, polizia eta ikuskari horiek praktiketan sartzeak polizia-plantillak indartuko ditu ikastaldiak irauten duen bitartean. Gainera, gaur hasi den eta abuztuaren 31ra arte luzatuko den Udako Operaziorako aurreikusitako hedapena zabalduko dute Valentziako Erkidegoan. Operazio horren arabera, zaintza areagotu egingo da turismoarentzat estrategikoak diren guneetan, hala nola, geltokietan, aireportuetan, portuetan, hoteletan, hondartzetan, kanpinetan eta aglomerazio handietan.
Bernabék Polizia Nazionalaren profesionaltasuna nabarmendu du, “bake soziala eta demokrazia” bermatzen baititu. “Polizia-lanari esker, Valentziako Erkidegoa komunitate segurua da”, azaldu du. Indar eta kidego polizialek eta praktiketako agenteek dituzten erronken artean, “gorroto delituak eta ziberdelinkuentziaren aurkako borroka” azpimarratu ditu ordezkariak.