Espainiako Gobernuak Valentziako Erkidegoan duen ordezkariak, Pilar Bernabék, eta Valentziako Erkidegoko poliziaburu nagusiak, Carlos Gajerok, gidatu dute Polizia Nazionalaren terrorismoaren biktimen eguna.
“Ekitaldi justua eta merezitakoa” dela esan du ordezkariak. “Biktimen memoria ohoratzea bakea, bizikidetza, elkarrizketa, demokrazia eta askatasuna defendatzeko bizitza galdu duten Polizia Nazionaleko eragile guztien lana balioan jartzea da”.
Egun hori, hemendik aurrera urtero oroituko dena. “gizarte demokratiko batean hain beharrezkoa den errekonozimenduzkoa eta memoriazkoa da, gizarte hobe baten alde, bakean eta terrorismorik gabe borrokatu zuten guztien ondareari eusteko”
Ordezkariak azpimarratu duenez, “Polizia Nazionaleko 188 biktimen oroimena ohoratzeko eguna da gaurkoa, horietatik 65ek “sinrazon terrorista pairatu zuten Valentziako Erkidegoko Komisarietakoren batean lanean ari ziren bitartean”. Biktima guztien artean, 150 ETAk hil zituen eta 38 pertsona terrorista jihadistek edo Espainian jardun duten beste talde batzuek.