Madrilen, 2024ko maiatzaren 9an
Oscar Puente Garraio eta Mugikortasun Jasangarriko ministroa Gaztela eta Leongo Langile Komisioetako (CCOO) idazkari nagusiarekin, Vicente Andresekin, bildu da gaur, Medina del Campo, Valladolid eta Palentzia arteko tren zerbitzuaren etorkizunari buruz hitz egiteko.
Bileran, ministroak adierazi du ezen, eskualdean trenaren erabilera sustatzeko helburuaren esparruan, Ministerioak 2023ko apirilean Gaztela eta Leongo hiru hirien arteko gertuko tren-zerbitzu bat jarri zuela martxan, zeinak maiztasun, ordutegi eta tarifa hobeak baitakartza.
Horrela, Medina del Campo-Valladolid-Palentzia artean, Distantzia Ertaineko zerbitzuak hobetu egin dira tren berriekin, noranzko bakoitzeko 18 zerbitzu lortzeraino Valladolid eta Medina del Campo artean eta noranzko bakoitzeko 15 zerbitzu lortzeraino Valladolid eta Palentzia artean. Beraz, eskaintza osoa 64 zirkulaziokoa da. Gainera, ohiko bidaiariek doako abonuak eskura ditzakete 2024an.
Lehen urtean, bidaiarien zirkulazioa % 52 igo da, eta horrek erakusten du ekimenak harrera ona izan duela.
3 urteko esperientzia pilotua da, Ministroen Kontseiluaren erabakiz handitu daitekeena erabilera-maila nahikoak betetzen badira. Horrela, gertuko zerbitzu intermodalen erabilera herritarren artean sendotzen den eta hobekuntzak egin edo mantendu behar diren aztertzeko denbora nahikoa bermatzen da.