7.000 kilometro baino gehiago egin dira probintzia osoan, Estatuko Administrazioa udalerri txikienetara hurbiltzeko
‘Administrazioa zugandik gertu 2023’ programaren balantzea
2023ko abenduaren 27a.– Espainiako Gobernuak Avilan duen ordezkariordeak, Fernando Galeanok, Lurralde Politikako eta Memoria Demokratikoko Ministerioak Estatuaren Administrazio Orokorrean egiten diren informazio- eta erregistro-lanak herri txikienei helarazteko abian jarri duen ‘Administrazioa zugandik gertu’ programaren balantzea egin du gaur. Besteak beste, udalerri horietako egoiliarrei ziurtagiri elektronikoa lortzeko laguntza berezia ematen die programak.
“Urte honetan zehar, Ordezkariordetzako langileek 7.000 kilometro baino gehiago egin dituzte probintzia osoan zehar, Estatuko Administrazio Orokorrerako sarbidea errazten duen informazio- eta aholkularitza-zerbitzu garrantzitsu hori herritar guztiak, bizi diren lekuan bizi direla ere, hurbiltzeko”, esan du Galeanok, eta programa horrekin Estatuko Administrazio Orokorra landa-eremura hurbiltzen dela adierazi du.
Lurralde Politikako Ministerioak eta Espainiako Udalerrien eta Probintzien Federazioak sinatutako hitzarmena garatzeko, Ordezkariordetzak bi alditan lekualdatu ditu bere langileak, lehenengo otsailetik uztailera bitartean eta gero, urritik abendura bitartean.
Guztira, probintzia osoko 65 udalerri bisitatu dituzte, bereziki udalerri txikiei arreta emateko irizpidearekin.
Herri horietako biztanleen batez besteko adina 60 urtekoa da, eta ehuneko handi batek 65 urte baino gehiago ditu. Hau da, batetik bestera mugitzeko konplikazio gehiago dituen biztanleria da, eta administrazioen tresna digitalen erabileran ere zailtasun gehiago aurkitzen dituena.
Estatuko Administrazio Orokorreko funtzionarioek, Ordezkariordetzan egiten diren gestioen berri emateaz gain, probintzia osoko 220 pertsona erregistratu dituzte Cl@ve nortasun sistema pertsonalean eta 90 ziurtagiri digital entregatu dituzte, aurretik Diruaren eta Zerga-zigiluaren Fabrika Nazionalari eskatuta.
Joan-etorrietan, halaber, Gobernuaren Ordezkariordetzako langileek Estatuko Administrazio Orokorraren aplikazio digitaletan egin daitezkeen kudeaketa guztien berri eman dute, hala nola, erretiro-datuak, udal-errolda edo aurretiko hitzorduak eskuratzea.