2023ko abenduaren 1a.- Gobernuko ordezkariordeak, Marian Ruedak, Artilleriako Akademia bisitatu du gaur, Rafael de Felipe Barahona zentroko koronel zuzendariak lagunduta.
Marian Rueda Artilleriako ofizialentzako, ofizialordeentzako eta tropentzako prestakuntza eta hobekuntza eskolak ematen dituen ikastetxeko instalazioetan izan da.
Lurreko Armadaren egitura organikoaren barruan, Irakaskuntza, Heziketa, Trebakuntza eta Ebaluazioko Zuzendaritzaren (DIEN) mende dago zentroa. Zuzendaritza hori, halaber, Lurreko Armadaren indarrari laguntzeko nukleoko Trebakuntza eta Doktrinako Agintearen (MADOC) barruan dago.
Artilleriako Errege Kolegioan du jatorria. Kolegio hori, Felix Gazola kondearen zuzendaritzapean, 1764ko maiatzaren 16an inauguratu zen Segoviako Alkazarren, Karlos III.aren erregealdian. Munduko akademia militar aktiborik zaharrena da.