2023ko urriaren 23a.– Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioaren Paradores de Turismo de España Estatuko sozietate publikoak astroturismoko jarduera pertsonalizatuak egiteko begiraleen eta dibulgatzaileen zerbitzua kontratatzeko deialdia egin du, lizitazio ireki elektronikoaren bidez.
Ekimen honen helburua paradoreen produktuari balio erantsia ematea da, zeruaren aberastasunaz sentsibilizatuz, bizitzeko eta gizateriaren ondare ukiezin bat kontserbatzeko beharrezko baliabide gisa. Era berean, konpainiak turismo jasangarria garatzeko hartutako konpromisoaren zati da behaketa astronomikoa, eta, hala, tokiko lurraldearen garapenari laguntzen dio.
Kasu honetan, Parador de Gredosen kontratatuko da astroturismoko begirale bat, eta bertan jarduera urte osoan egitea aurreikusten da. Gaueko zeruaren, izarren, ilargiaren, planeten, izar-kumuluen, konstelazioen, kondaira mitologikoen eta abarren behaketa gidatua egingo da.
Astroturismoko jardueretan, gutxienez 6 pertsonak eta gehienez 35ek parte hartzea aurreikusten da, eta, gutxienez, 2 teleskopio egongo dira, 20 pertsona baino gehiago bertaratzen badira.
Parador de Gredosen astroturismo zerbitzua sortzeko ekimenak bat egiten du ‘Stellarium’ proiektuarekin, Avilako Diputazio probintzialak bultzatua eta 2,2 milioi eurorekin finantzatua, Suspertze, Transformazio eta Erresilientzia Planetik ekarriak, Next-GenerationEU funtsak.