4.370 langabe gutxiago zenbatu dituzte ekainean Gaztela eta Leonen
6.677 afiliatu gehiago daude Gizarte Segurantzan, eta 962.241 dira guztira
2023ko uztailaren 4an.- Gaztela eta Leongo Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoaren (SEPE) bulegoetan erregistratutako pertsona-kopurua 4.370 pertsonatan jaitsi da ekainaren amaieran (-% 3,93), aurreko hilabetearekin alderatuta.
Guztira, 106.685 pertsona zenbatu dituzte langabezian. Azken 12 hilabeteetan murrizketa 10.000 pertsonatik gorakoa izan da (- 10.973 pertsona, - %9,33).
Jaitsiera hori orokorra da probintzia guztietan, eta ia sektore eta adin-tarte guztietan izan du eragina, bai gizonezkoetan, bai emakumezkoetan.
Gaztela eta Leongo Gizarte Segurantzako afiliatuen kopuruari dagokionez, 2023ko ekainean % 0,7ko igoera izan du aurreko hilabetearekin alderatuta, eta guztira 962.241 izan dira (aurreko hilean baino 6.677 gehiago), eta % 1,65eko igoera 2022ko ekainarekin alderatuta (hilabete horretan baino 15.583 afiliatu gehiago).
Espainia osoan eta 2020ko ekainetik, duela hiru urtetik, milioi bat pertsonak baino gehiagok utzi dituzte langabeziaren zerrendak (-1.174.041). Hala, langabezia %30,4 jaitsi da, eta egoera hori Europan gerrak eragindako ziurgabetasun ekonomikoa gorabehera gertatu da.
Langabezia, sektoreka
Ekainean erregistraturiko langabeziak beherakada orokorra izan du sektore guztietan, Aurreko Enplegu Gabekoen kolektiboan izan ezik; izan ere, talde horretan 97 pertsona gutxiago daude (%0,86).
Maiatzeko datuekin alderatuta, jaitsiera nabarmenena izan duen sektorea Zerbitzuena izan da, 3.584 pertsona gutxiago (-%4,55) langabezian; Industrian, 412 pertsona gutxiago (-%4,58); eta Eraikuntzan, 265 pertsona gutxiago (-%3,84). Horri Nekazaritza sektorea gehitu behar zaio, bertan 206 pertsona gutxiago baitaude (-%4,03).
Langabezia, sexuaren eta adinaren arabera
Espainian, eta ekainean zehar, beste minimo historiko bat erregistratu da SEPEn izena eman duten 25 urtetik beherako gazteei dagokienez: 184.491 pertsona. Kopuru hori 2021eko otsailean erregistratutakoaren ia erdia da.
Gaztela eta Leoni dagokionez, 25 urtetik beherako gazteen artean 178 pertsona gutxiago daude langabezian ekainean (-%2,25), aurreko hilabetearekin alderatuta.
Halaber, esanguratsua da, baita ere, emakumeen artean izandako beherakada, 2.835 langabe gutxiago zenbatu baitituzte ekainean. %4,23ko jaitsiera izan da, maiatzarekin alderatuta. Guztira, 64.146 pertsona gelditu dira langabezian.
Gizonezkoen langabezia, berriz, 42.539an geratu da, eta 1.535 gizonetan egin du behera (-%3,48), maiatzeko datuekin alderatuta.
Langabezia, probintziaka
Gaztela eta Leongo 9 probintzietako langabezia datuek behera egin dute. Termino absolutuetan, Valladoliden (811 pertsona gutxiago), Leonen (774 pertsona gutxiago) eta Burgosen (592 pertsona gutxiago) jaitsierak nabarmentzen dira.
Ehunekotan, ordea, beherakada nabarmenenak Sorian (- %6,99), Zamoran (- %5,29) eta Palentzian (- %4,40) izan dira.
Kontratazioa
Urtarokotasunerako joera duen hilabetean, kontratazio mugagabea finkatu da: ekainean, 23.157 kontratu mugagabe sinatu dira, kontratu guztien %33,59.
Ekainean 68.943 kontratu sinatu ziren Gaztela eta Leonen.
Bitartean, Espainian, eta aurten, guztira, 7.662.826 kontratu sinatu dira, hau da, 2022ko lehen erdian baino ia bi milioi kontratu gutxiago (- 1.909.080, - %19,94).
Maiatzeko prestazioak
Langabeziagatiko babes-sistemaren estaldura % 62,01ekoa izan da Gaztela eta Leonen 2023ko maiatzean. Guztira, 70,46 milioi euro gastatu ziren prestazioetan.
Espainian, onuradun bakoitzeko hileko batez besteko gastua, Andaluziako eta Extremadurako nekazaritzako subsidioa sartu gabe, 1.064,2 € izan da maiatzean, hau da, 90,7 € gehiago aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta.