Renfek Soria eta Calatayud arteko errepideko garraio zerbitzua esleitu du
Trenbideko eta errepideko garraio konbinatua
2023ko maiatzaren 22an.- Renfe-k Autocares Castilla León SA enpresari esleitu dio Soria eta Calatayud-eko tren-geltokien artean taxi, VTC eta bederatzi eserleku arteko beste ibilgailu batzuen bidezko errepide-garraioko zerbitzua martxan jartzeko lehiaketa. Aipatutako enpresa izan da lizitaziora aurkeztu ziren hiru eskaintzetatik eskaintza ekonomikorik onena aurkeztu duena eta esleipena 50.040 euroren truke egin da (55.044 zergekin).
Esleipendunak bermatu beharko du bidaiariak Soriako geltokitik Calatayudekora lekualdatuko direla astelehenetik ostiralera 5:50ean eta astelehenetik igandera 18:30ean. Eta Calatayud-eko geltokitik Soriakora 8:10ean astelehenetik ostiralera eta 20:20an astelehenetik igandera.
Kontratua gauzatzeko epea 187 egunekoa izango da, eta 2023ko ekainaren 28tik abenduaren 31ra bitartean emango da zerbitzua.
Esleipen horri esker, Renfek VTC+Abiadura Handiko Trena txartel bakarra jarri ahal izango du martxan Calatayud-eko geltokira (Zaragoza) joan nahi duten Soriako bidaiarientzat, eta han AVE edo Avlo tren baten bidez Madril-Zaragoza-Bartzelona korridoreko helmugetara lotzeko. Eta baita Soriara modalitate konbinatu horren bidez iritsi nahi dutenentzat ere.
Orain, Renfe tren eta errepide bidezko eskaintza konbinatu hori emateko baldintzak prestatzen ari da, eta laster emango dute horren berri. Prozesu honi buruzko informazioa webgunean dago. renfe.com.