Ministroen Kontseiluak, Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendako Ministerioak (Mitma) eta Lurralde Politikako Ministerioak proposatuta, Adifen eta Kantabriako Gobernuaren artean hiru hitzarmen sinatzea baimendu du gaur, eskualdeko zabalera metrikoko sarearen hiru trenbide-pasagune kentzeko; inbertsio globala 11,3 milioi euro pasatxokoa da (BEZa barne), bi administrazioek erdibana finantzatuta.
Horietariko bat Pondra-n dago, Ramales de la Victoria udalerrian, Santander-Bilbao - La Concordia zabalera metrikoko lineako 594/545 kilometro-puntuan. Pasabide hori kentzeko irtenbidea izango da CA-150 errepideari (Gibajatik Karrantzara) jarraipena emango dion bidearen gaineko pasabide bat eraikitzea. Jarduera honen aurrekontua 4.744.000 eurokoa da.
Beste bat Medio Cudeyo udalerrian dago, Orejo eta Liérganes zabalera metrikoko linearen 4/709 kilometro-puntuan. Kasu honetan, Solaresetik La Cavadarako CA-161 errepidearen saihesbidea eraikitzea eta trenbideen gaineko pasabide bat egitea da hartu den konponbidea. Lan horietan 3.459.235,92 euro inbertituko direla kalkulatzen da.
Azken hitzarmen baten arabera, Oviedo-Santander zabalera metrikoko linearen 464/207 kilometro-puntuko trenbide-pasagunea kenduko da, San Vicente de la Barquera udalerritik igarotzen den zatian. Horretarako, Abanillasetik Labarcesera doan CA-843 errepide autonomikoa berrantolatuko da, saihesbide bat eraikiz, trenbideen gaineko pasabidearekin eta oinezkoentzako pasabide batekin. Jarduketa honetarako aurrekontua 3.104.882,78 eurokoa da.
Hitzarmen horietan jasotzen diren jarduerak Adifek eta Kantabriako Gobernuak 2021eko abuztuan sinatutako protokoloaren barruan daude. Haren arabera, ohiko trenbide-sarean titulartasun partekatuko 15 trenbide-pasagune kenduko dira (zabalera iberikoa eta zabalera metrikoa) Kantabriatik igarotzean. Hitzarmenak sinatzean, lankidetza-esparrua ezartzen da beren titulartasuneko errepideetan dauden pasabide horiek kentzeko azterketak egiteko, bai eta udal-titulartasuneko bideetan zehar trenbidearekiko zeharkako iragazkortasuna hobetzeko beharrezkoak diren pasabideak ere.
Ekintza horiek Garapen Jasangarriko Helburuak 3 (Osasuna eta Ongizatea), 9 (Industria, Berrikuntza eta Azpiegitura) eta 11 (Hiri eta Komunitate Jasangarriak) lortzen laguntzen dute.