Academia del Cine, Madril
Lurralde Politikako eta Memoria Demokratikoko ministro Angel Victor Torresek Memoria Demokratikoaren Aldeko VII. Zinemaldiaren aurkezpenean nabarmendu duenez, "Espainiako Gobernuak hori babesten jarraituko du, funtsezkoa baita berreskuratzea hainbeste kostatu zitzaiguna eta gal ez dadin lan egin behar duguna zaintzea, mantentzea eta defendatzea; askatasuna eta demokrazia, alegia".
Angel Victor Torrseken Lola Gonzalez Ruiz saria eman zion Rozalem abeslariari, eta bere sentsibilitate artistiko eta humanoa eta askatasunarekiko konpromisoa aitortu zion.
Ministroarekin batera izan dira Fernando Martinez Lopez Memoria Demokratikoaren Estatu idazkaria, Fernando Méndez-Leite Zinema Akademiako presidentea, Carlos Olalla Zinemaldiko zuzendaria eta Amparo Climent Artea eta Memoria Elkarteko presidentea.