2019-02-24
Justizia, Parcent jauregia, Madril
Dolores Delgado Justizia ministroak, Cristina Latorre Justizia idazkariordeak eta Fernando Martinez Memoria Historikoaren zuzendari nagusiak aurkeztuko dute saioa, Espainiako errepublikaren erbestealdiaren 80. urteurrena dela eta egingo diren ekitaldiekin. Lehen aldia da Espainiako Gobernu batek omenaldi instituzionala egiten diena beren biziak salbatzeko eta balio demokratikoen aldeko borrokari eusteko Frantziara, Afrika iparraldera eta Amerikara ihes egin zuten milaka gizon-emakumeei. "La Retirada" masa-diaspora bat izan zen, 480.000 pertsona baino gehiagotan kalkulatua, iraupen luzekoa eta plurala, gizarte-, politika- eta ekonomia-maila guztiak barne hartu zituelako. Dolores Delgado ministroaren aburuz, aitortza horrek alderdikeriazko edozein interes gainditu behar du, estatu kontua bihurtuz. Mundu osoko 10 herrialdetako 43 hiri ezberdinetan egingo diren ehun ekitaldi baino gehiago biltzen ditu aurreikusitako programak. Hiru dira urteurren honen ospakizunaren helburuak, Espainiako gizartearentzat Espainiako erbestealdi errepublikanoaren memoria berreskuratzea eta Espainiako demokrazia berrezartzeko egin dituen ekarpenen berri ematea, harrera-herrialdeei esker oneko mezua bidaltzea, eta erbesteko kideei eta haien ondorengoei omenaldi eta aitortza mezua helaraztea.