Estatuaren Lurralde Ordezkarien Europako Elkarteak 20 urte baino gehiago daramatza jardunaldi batzuk antolatzen. Jardunaldi horietan, kideentzat interes berezia duten gaiak lantzen dira, lurraldean politika publikoen aplikazioa hobetzeko.
Aurten, klima-krisiaren kudeaketan jarduteari heldu dio. Zehazki, hondamendi naturalak kudeatzeko faseei lotutako hainbat jardunbide egoki aurkeztu dira: aurrea hartzea, prebenitzea, planifikatzea, erantzutea eta leheneratzea.