Lurralde Politikako eta Memoria Demokratikoko ministro Ángel Víctor Torresek bideokonferentzia bidez zuzendu du Memoria Demokratikoaren Lurralde Kontseilua, eta bertan onartu da, aurkako botorik gabe, 2024ari dagozkion funtsen banaketa, autonomia-erkidegoek eta hiri autonomoek Espainiako gerran eta diktadura frankistan desagertutako pertsonak lokalizatzeko, hobitik ateratzeko eta identifikatzeko lanetan jarrai dezaten. Aurrekontu-sail horiek ere lurperatze-lekuen zabalkunde eta duintze lanetara bideratuko dira.
Bileran, Fernando Martínez Lurralde Politikako estatu-idazkariak eta memoria demokratikoan eskumenak dituzten autonomia-erkidegoetako eta hiri autonomoetako ordezkariek hartu dute parte.