Mugako Kontrol Postuak hobetzeko lanean ari da Espainiako Gobernua; Osasun, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioa eta Lurralde Politika eta Memoria Demokratikoko Ministerioa daude hor inmplikatuta, mugako ikuskaritza sanitario eta fitosanitarioko zerbitzuak bateratzeko urratsak ematen.
Hala iragarri dute Lurralde Politikako eta Memoria Demokratikoko ministro Ángel Víctor Torresek eta Nekazaritza, Arrantza eta Elikadurako ministro Luis Planasek, Salgaien Nazioarteko Trafikoko Kontrol Ofizialei buruzko I. Jardunaldi Nazionalen amaiera-ekitaldian. Jardunaldi horiek Algecirasko Badiako Portuko Agintaritzak hartu ditu, Lurralde Politikako eta Memoria Demokratikoko Ministerioak antolatuta.