Lurralde Politikako eta Memoria Demokratikoko ministro Ángel Víctor Torres izan da Estatuko Administrazioaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko Transferentzien Batzorde Mistoaren bileraren buru, eta itsasbazterraren kudeaketaren eta zinematografiaren arloko bi funtzio eta zerbitzu eskualdatzea adostu du.
Aldebiko Batzordeak joan den azaroaren 27an egindako bileraren eta Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak eta Imanol Pradales Eusko Jaurlaritzako lehendakariak hartutako konpromisoen ostean sinatu da akordioa.