Lurralde Politikako eta Memoria Demokratikoko Ministerioak lau akordio berri itxi ditu urtea amaitu aurretik: ekonomia zirkularraren arloko eskumenekin Andaluziarekin zeuden desadostasunak; kontratazio publikoa, Aragoirekin; eta animalien ongizatea, Euskal Autonomia Erkidegoarekin eta Extremadurarekin.
Lau akordio berri horiek 20 dira jada, XV. legegintzaldi honetan, eta, horrela, 2023. urte osoan lortutakoen balantzea handitzen dute, guztira 53 akordiorekin.
Lurralde Politika eta Memoria Demokratikoko ministro Angel Victor Torresek nabarmendu duenez, “kooperazioarekin eta elkarrizketarekin auzibidea nabarmen murriztea lortzen ari gara. Hori da bidea”.
Azaroko akordioak, aurreko hilabeteetan bezala, Lurralde Politikako eta Memoria Demokratikoko Ministerioak aldebiko lankidetza-batzordeetan bultzatutako negoziazio-prozesu bat irekiz lortu ziren, Konstituzio Auzitegiaren Lege Organikoaren 33.2 artikuluaren bitartez –autonomia-erkidegoekin lankidetzan aritzeko juridikoki gaitutako tresna–.
Ángel Víctor Torresek azpimarratu du elkarrizketa eta lankidetza sustatzen direnean emaitzak bikainak direla guztiontzat: “Datuak hor daude, 194 akordio lehen eta, denbora gutxiagoan, 268 akordio orain. 78 akordio gehiago lortu dira Pedro Sanchezen Gobernuaren bost urtean, aurreko gobernuen sei urte eta erdian baino”.