Isabel Rodriguez Lurralde Politikako ministro eta Gobernuko bozeramaileak Kultura Bonu Gaztea jarri du balioan: “Gobernuak onartutako 400 euroko laguntza zuzen bat, 2022an 18 urte betetzen dituztenentzat, produktu eta jarduera kulturalak erosteko eta gozatzeko”.
Espainia osoko 500.000 gazte inguruk, 2004an jaioak, urriaren 15era arteko epea dute 2022rako Estatuko Aurrekontu Orokorretan jasotako laguntza hori eskatzeko, 210 milioi euroko aurrekontuarekin.