Alfredo González Lurralde Politikako estatu-idazkariak berriro adierazi du Espainiako Gobernua pozik dagoela beste urte batez Estatuko Administrazio Orokorraren (EAO) eta Manuel Giménez Abad Fundazioaren arteko hitzarmena sinatu duelako: “Hitzarmen horrek aukera ematen digu Manuel Giménez Abaden oroimena ohoratzeko; izan ere, Abadek interes orokorraren zerbitzura eman zuen bere bizitza, duela 21 urte ETAk hil aurretik, hainbat esparrutatik, hala nola Administraziotik, Akademiatik edo politikatik, eta gure demokraziaren funtsezko bi zutaberen garapenean lagundu zuen: parlamentu-instituzioa eta Estatu autonomikoa”.
Aragoiko Gorteetako presidente eta Manuel Giménez Abad Ikerketa Parlamentarioetarako eta Estatu Autonomikorako Fundazioko presidentekide Javier Sadarekin batera sinatu du hitzarmena Alfredo Gonzálezek, eta Giménez Abaden ondare politiko eta intelektuala nabarmendu du.