Isabel Rodriguez Lurralde Politikako ministro eta Gobernuko bozeramaileak nabarmendu du “suteen aurkako borroka estatu kontua” dela.
Isabel Rodriguezek, Barne ministerioetako ordezkariekin eta Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako ordezkariekin bildu da bideokonferentzia bidez, Gobernuak autonomia-erkidego eta hiri autonomoetan dituen ordezkariekin, Espainiako sute ezberdinen egoeraren balantzea egiteko, eta gaineratu du “larrialdi-egoeren aurrean, bero-bolada honekin bizi ditugunen antzera, administrazio publiko guztien leialtasuna eta lankidetza behar direla, eta balioa eman behar zaiola kogobernantzari, pandemian hain emaitza ona erregistratu baitzuen”.