Isabel Rodriguez Lurralde Politikako ministro eta Gobernuko bozeramailea Hirugarren Sektorearen Plataformako ordezkariekin bildu da gaur. Bertan izan dira Luciano Poyato presidentea, Carlos Susias gizarte politiken, 2030 Agendaren eta Europako gaien presidenteordea, Leopoldo Perez Suarez finantzazio eta jasangarritasun presidenteordea eta Maria Jose Juanes zuzendari exekutiboa.
Bileran, ministroak eta Plataformako ordezkariek Hirugarren Sektoreko kideen interesekoak diren gaurkotasuneko gaiak jorratu dituzte, hala nola, Ukrainako gerraren egoera eta ondorio ekonomiko eta humanitarioak eta Plafaforma osatzen duten erakundeek egiten duten lana.
Bileran, halaber, aurten onartutako lan-erreformaren ondorio positiboak, Plataformak administrazio publikoekin dituen harremanak eta Hirugarren Sektoreak Europako funtsak gauzatzean duen parte-hartzea aztertu dira.