Espainiako Gobernuak esparru konstituzionala, autonomia estatutuak eta Foruaren Amejoramendua ahalik eta gehien garatzeko borondatea duela adierazi du Isabel Rodriguez Lurralde Politikako ministroak, “pertsonen bizitza hobetzeko” helburuarekin.
Isabel Rodríguezek, Nafarroako Gobernuko lehen lehendakariorde eta Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilari Javier Remírezekin batera, Estatuko Administrazioaren eta Foru Komunitatearen arteko Transferentzien Batzordeak azpimarratu duenez, “lortutako akordioak ezartzen du Nafarroak bere gain hartu behar duela bizitzeko gutxieneko diru-sarreraren prestazioaren kudeaketa, Gizarte Segurantzaren araubide ekonomikoaren izaera bateratzailearen eta elkartasun-printzipioaren errespetuaren barruan”.