Bozeramaile eta Lurralde Politikako ministro Isabel Rodriguezek Yo No Renuncio Elkarteko eta Malasmadres Klubeko ordezkariak hartu ditu gaur, Laura Baena presidentea eta sortzailea buru zutela.
Malasmadres kluba komunitate birtuala da, 2014an sortu zena, amatasuna desmitifikatu eta “ama perfektuaren” mitoa hausteko helburuarekin. 2015ean, Maite Egoscozabalek, Laura Baenarekin batera, Yo no Renuncio Elkartea abiatu zuten, kontziliazio erreal baten beharraz kontzientziatzeko.