Isabel Rodriguez Lurralde Politikako ministro eta Gobernuaren bozeramaileak Andaluziako II. Ekonomia Foroa itxi du Sevillan, eta gogorarazi du Gobernu honek hainbat krisi, hondamendi natural, pandemia edo gerra eta horien ondorio ekonomikoak kudeatu behar izan dituela. Exekutiboak, presidentea buru duela, erantzuna partekatu nahi du: “Astelehenean berriro elkartuko gara elkarrizketa sozialaren mahaian enpresaburu eta sindikatuekin arratsaldean, eta goizean ordezkari politiko eta lurraldekoekin, Europako Kontseiluari begira indarrak batzeko”.