Isabel Rodríguezek datorren urterako Lurralde Politikako kontuak defendatu ditu Kongresuan, eta nabarmendu du “agerian geratzen dela bidea elkarrizketa dela”, eta eskertu egin du horiek babestuko dituzten alderdi politikoek emandako pausoa, “horrekin Espainiaren garapena ere babesten dutelako eta beste behin ere erakusten delako bidea elkarrizketa dela eta Aurrekontu hauekin Espainiak aurrera egiten duela eta espainiarrek aurrera egiten dutela”.
2022rako Aurrekontuen tramitazioarekin jarraitzeko lortutako akordioak txalotu ditu ministroak, “denboraz eta formaz bigarren aldiz indarrean jarriko direnak eta gure herrian egonkortasuna, konfiantza eta segurtasuna bultzatuko dutenak”.