Lurralde Politikako ministro eta Gobernuko bozeramaile Isabel Rodriguez izan da “Meninas 2021” aitorpenak Madrilgo Gobernu Ordezkaritzan emateko ekitaldiko buru, eta bertan nabarmendu duenez, “drama eta zifrak gorabehera, orain arte egindakoaz harro sentitu behar dugu, eta matxistari eta tratu txarren emaileari barkamena eskatu nahi dien diskurtsotik aldendu”.
Ministroak gaineratu duenez, “genero-indarkeriaren biktimek ez dute kolore politikorik, guztion betebeharra da haiek babestea, nahiz eta gaur haien salaketen zilegitasuna zalantzan jartzen duten diskurtsoak sortzen diren, familia barruko indarkeriaz hitz egiten duten diskurtsoak indarkeria matxistatik bereizteko, jazarpenari, mehatxuari eta irainari burdina kentzen saiatzen diren diskurtsoak”.