Isabel Rodriguez Lurralde Politikako ministroa Luis Garcia Montero Cervantes Institutuko zuzendariarekin bildu da, elkarlanerako eta jarduerak koordinatzeko bideak aztertzeko.
Lurralde Politikako Ministerioak, beste lankidetza-aukera batzuen artean, Cervantes Institutuari planteatzen dio behar den azpiegitura ematea, Gobernuaren ordezkaritzen eta ordezkariordetzen bitartez, Espainiako hizkuntza koofizialekin lotutako jarduerak sustatzeko eta modu koordinatuan egiteko.
Bestalde, Luis Garcia Monterok Cervantes Institutuak gaur egun lantzen dituen proiektu eta helburuak azaldu dizkio Isabel Rodriguez ministroari.