Isabel Rodriguez Lurralde Politikako ministroak eta Concha Andreu Errioxako presidenteak lankidetza instituzionala bultzatu dute, eta, hogeita hamar urte geroago, Estatuko Administrazioaren eta Errioxako Autonomia Erkidegoaren arteko Aldebiko Lankidetza Batzordea bildu da.
Estatuko Administrazioaren ordezkari gisa, ministroarekin batera izan dira Alfredo Gonzalez Lurralde Politikako Estatu idazkaria, Ines Maria Bardón Estatuko Ogasun idazkaria, Rafael Simancas Gorteekiko Harremanetarako eta Konstituzio Gaietarako Estatu idazkaria, Miryam Alvarez Lurralde Koordinaziorako idazkari nagusia, María Marrodán Errioxako Gobernuaren ordezkaria, Manuel Gómez Autonomia Erkidegoko Mugikortasun eta Hiri Lankidetzarako idazkari nagusia, eta Fernando Jesús Gómez Galdo Hiri Mugikortasuneko idazkariordea.