Isabel Rodriguez Lurralde Politikako ministroa izan da Alcalá de Henaresen (Madril), Gobernuak autonomia-erkidegoetan eta hiri autonomoetan dituen ordezkariekin egin duen koordinazio-bileraren buru.
Jorratutako gaien artean, nabarmentzekoak dira susperraldi ekonomikoari eta Europako funtsei buruzko txosten bat eta Estatuko Administrazio Orokorrak (EAO) lurraldean ematen dituen zerbitzuak hobetzeko plan estrategikoa.