Isabel Rodriguez Lurralde Politikako ministroa Espainiako Udalerri eta Probintzien Federazioko (FEMP) Gobernu Batzordearekin bildu da, Abel Caballero presidentea buru zuela.
Ministroak topaketa honekin adierazi nahi izan du Gobernuak konpromiso irmoa duela tokiko erakundeekin: “Espainiako Gobernuaren esker ona udaletara helaraztera nator, denbora honetan alkate eta zinegotziek egin duten lanagatik”.