Isabel Rodriguez Lurralde Politikako ministroak Maria Chivite Nafarroako Gobernuko presidentearekin adostu du abenduan bukatzea Trafiko transferentzia Foru Erkidegora.
Isabel Rodríguezek eta María Chivitek eskualdatu gabe dauden eta Nafarroako Gobernuak interesa azaldu duen beste eskumen batzuk aztertu dituzte, hala nola asilo arloko integrazio politikaren kudeaketa, ikerketa zientifiko eta teknikoa edo bekak eta ikasketetarako laguntza.