Lurralde Politikako ministro Isabel Rodríguezek eta Aragoiko Gobernuko presidente Javier Lambánek Teruelgo Inbertsio Funtsaren (FITE) 2021eko hitzarmena sinatu dute gaur. Hitzarmen horren aurrekontua 60 milioi eurokoa da, eta erdibana ematen dute Lurralde Politikako Ministerioak eta Aragoiko Gobernuak, Teruelgo probintziaren berezitasun sozioekonomikoak gainditu eta jarduera ekonomikoa bultzatzeko beharrezkoa den lehiakortasunerako gune bat sortzea sustatzeko.