- Sei azken akordio sinatu dira Murtziako, Kataluniako, Valentziako Erkidegoko, Balear Uharteetako eta Kantabriako autonomia-erkidegoekin
- Konstituzio Auzitegiaren 2/1979 Lege Organikoan jasotzen dira negoziazioak, eta, haiei esker, Estatuak eta autonomia-erkidegoek beren desadostasunak ebatz ditzakete Konstituzioak autonomia-erkidegoetako lege eta lege-dekretuei aitortzen dien eskumen-eremuari dagokionez
Lurralde Politikako eta Funtzio Publikoko Ministerioak eta bost autonomia-erkidegok lortu dute, maiatzean, konponbide adostu bat, sei arauren inguruan Konstituzioak bakoitzari aitortzen dion eskumen-eremuagatik desadostasunak adierazi baitzituzten.
Estatuko Administrazio Orokorraren eta Murtziako, Kataluniako, Valentziako Erkidegoko, Balear Uharteetako eta Kantabriako autonomia-erkidegoen arteko aldebiko lankidetza-batzordeen esparruan lortu dira akordioak, eta, haiei esker, ez da konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsorik aurkeztu Konstituzio Auzitegian.
Negoziazio-prozedura hori, Konstituzio Auzitegiaren urriaren 3ko 2/1979 Lege Organikoaren 33.2 artikuluan jasotakoa, juridikoki gaitutako tresna da Gobernuak autonomia-erkidegoekin baterako gobernantza eraginkorra gauzatu ahal izan dezan, lankidetza-printzipioaren premisapean.
Lurralde Politikako eta Funtzio Publikoko Ministerioak, autonomia-erkidegoekin etengabeko elkarrizketa izateko borondateari jarraituz, lortu du gatazka konpontzeko akordioa, honako lege eta lege-dekretu autonomiko hauei dagokienez:
- 5/2020 Legea, abuztuaren 3koa, COVID-19aren inpaktu sozioekonomikoa arintzekoa ingurumenaren arloan. Murtzia
Akordioak 1. artikuluko 2., 15., 20. eta 22. paragrafoei eragiten die. Baita 2. puntua ere, 101.3 artikulua, 103.2, 105 eta 107.2 artikuluak.
- 8/2020 Legea, uztailaren 30ekoa, Itsasbazterra babestu eta antolatzekoa. Katalunia.
Akordioa artikulu hauei dagokie: 2, 3, 7, 9, 11, 13, 15, 18, 19, 20 (1.b atala izan ezik) 23, 25, 27, 29 (g, j, k, m, q eta s letrak), 30 (d), 31, 33 eta 34.
- 14/2020 Lege Dekretua, abuztuaren 7koa, Consellarena, Klima-larrialdia dela-eta eta eta ekonomia lehenbailehen suspertzeko beharra dela-eta energia berriztagarriak aprobetxatzeko instalazioen ezarpena bizkortzeko neurriena. Valentziako Erkidegoa
4. artikulua, 5. artikuluko 3. paragrafoa, 5. artikuluko 24. paragrafoa, 6. artikuluko 5. eta 6. paragrafoak, 11., 12., 22., 27., 37., 40. eta 41. artikuluak, bigarren xedapen iragankorra eta 30.2 f eta 38. artikuluak.
- 14/2020 Lege Dekretua, abenduaren 9koa, Administrazio-jarduerako zenbait sektoretako presako neurriena. Balear Uharteak.
2. artikuluko 4. paragrafoari dagokio.
- 1/2020 Legegintzako Dekretua, abuztuaren 28koa, Balear Uharteetako Ingurumen Ebaluazioaren Legearen testu bategina onartzen duena.
14.3, 14.4, 19. artikuluko 3. paragrafoari eta 22. artikuluko 6, 26 eta 35. artikuluei eragiten die.
- 12/2020 Legea, abenduaren 28koa, Zerga eta Administrazio Neurriena. Kantabria
2. artikuluko 1. paragrafoari eta 14. artikuluari egiten die erreferentzia.
Gainera, azken hilabetean, hasteko beste lau akordio sinatu dituzte. Hala, Estatuaren eta Gaztela-Mantxako, Extremadurako, Kantabriako eta Kanarietako autonomia-erkidegoen arteko lanak hasi dira, lau arau autonomiko hauen inguruan ados jartzen saiatzeko:
- 1/2021 Legea, otsailaren 12koa, Hirigintza Sinplifikazioari eta Administrazio Neurriei buruzkoa. Gaztela-Mantxa.
- 3/2021 Lege Dekretua, martxoaren 3koa, Administrazio Publikoa modernizatzeko eta Suspertze, Transformazio eta Erresilientzia Plana egikaritzeko presako neurriena. Extremaduran.
- 1/2021 Legea, martxoaren 4koa, Kantabriako Itsas Arrantzarena, Itsaskiena eta Akuikulturarena.
- 4/2021 Lege Dekretua, martxoaren 31koa, Kanarietako Autonomia Erkidegoaren eremuan «Next Generation EU» izeneko suspertzerako Europako bitartekotik heltzen diren funtsen administrazioa bizkortzeko eta funts horiek planifikatu, kudeatu eta kontrolatzeko presako neurriena eta COVID-19aren aurka borrokatzeko Kanarietako zeharkako zerga orokorrean zerga-neurriak ezartzen dituena. Kanariak
Joan den urtarrilaren 26tik, Miquel Icetak Lurralde Politika eta Funtzio Publikoko ministro gisa agintaldia hasi zuenetik, joan den maiatzaren 31ra arte, 24 azken akordio sinatu dira.