Miquel Iceta Lurralde Politikako eta Funtzio Publikoko ministroa Francina Armengol Balear Uharteetako Gobernuko presidentearekin bildu da gaur arratsaldean, eta, bilera horretan, uharteei buruzko egungo gaiak aztertu dituzte.
Icetak kargua hartu zuenetik biek egin duten lehen bilera izan da gaurkoa. Ministroak bere agintaldian elkarrizketa konstante eta eraikitzailea izateko borondatea helarazi dio presidente autonomikoari.
Bileran, besteak beste, Balear Uharteekin eskualdatzeko dauden eskumenen inguruan hitz egin dute, batez ere itsasertzaren kudeaketaz, eta enplegu publikoaren inguruan ere hitz egin dute.