- Hiru azken akordio sinatu dira Murtziako, Kanarietako eta Andaluziako autonomia-erkidegoekin
- Konstituzio Auzitegiaren 2/1979 Lege Organikoan jasotzen dira negoziazioak, eta, haiei esker, Estatuak eta autonomia-erkidegoek beren desadostasunak ebatz ditzakete Konstituzioak autonomia-erkidegoetako lege eta lege-dekretuei aitortzen dien eskumen-eremuari dagokionez
Lurralde Politikako eta Funtzio Publikoko Ministerioak eta hiru autonomia-erkidegok konponbide adostua lortu dute apirilean, hiru arauren inguruan desadostasunak adierazi baitzituzten, Konstituzioak autonomia-erkidego bakoitzari aitortzen dion eskumen-eremuagatik.
Estatuko Administrazio Orokorraren eta Murtziako, Kanarietako eta Andaluziako autonomia-erkidegoen arteko aldebiko lankidetza-batzordeen esparruan lortu dira akordioak, eta, haiei esker, ez da konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsorik aurkeztu behar Konstituzio Auzitegian.
Negoziazio-prozedura hori, Konstituzio Auzitegiaren urriaren 3ko 2/1979 Lege Organikoaren 33.2 artikuluan jasotakoa, juridikoki gaitutako tresna da Gobernuak autonomia-erkidegoekin baterako gobernantza eraginkorra gauzatu ahal izan dezan, lankidetza-printzipioaren premisapean.
Lurralde Politikako eta Funtzio Publikoko Ministerioak, autonomia-erkidegoekin etengabeko elkarrizketa izateko borondateari jarraituz, lortu du gatazka konpontzeko akordioa, honako lege eta lege-dekretu autonomiko hauei dagokienez:
- 3/2020 Legea, uztailaren 27koa, Mar Menor aintzira berreskuratu eta babestekoa. 2021eko apirilaren 29a. Murtzia.
- 15/2020 Lege Dekretua, irailaren 10ekoa, Kanarietako lehen sektorea, energetikoa, turistikoa eta lurralde-sektorea bultzatzeko presako neurriena. 2021eko apirilaren 29a. Kanariak
- 3/2020 Legea, abenduaren 28koa, Andaluziako Autonomia Erkidegoaren 2021erako Aurrekontuarena. 2021eko apirilaren 29a. Andaluzia
Gainera, azken hilabetean, hasteko beste zazpi akordio sinatu dituzte. Hala, Estatuaren eta Kataluniako, Andaluziako, Aragoiko eta Galiziako autonomia erkidegoen arteko lanak hasi dituzte, zazpi arau autonomikoren inguruan akordioa lortzen saiatzeko.
Joan den urtarrilaren 26tik, Miquel Icetak Lurralde Politika eta Funtzio Publikoko ministro gisa agintaldia hasi zuenetik, joan den maiatzaren 6ra arte, 20 azken akordio sinatu dira.