Miquel Iceta Lurralde Politikako eta Funtzio Publikoko ministroa Ximo Puig Valentziako Generalitateko presidentearekin bildu da gaur eguerdian, eta harekin bat etorri da Administrazioko maila desberdinetan elkarrekin lan egiten jarraitu beharra dagoela, kogobernantza indartzeko.
Icetak kargua hartu zuenetik biek egin duten lehen bilera izan da gaurkoa. Bertan, funtzio publikoko behin-behinekotasunari ere heldu diote, eta administrazio publikoan enplegua egonkortzeko bidean aurrera egiteko konpromisoa hartu dute.