Miquel Iceta Lurralde Politikako eta Funtzio Publikoko ministroa Juan Jesus Vivas Ceutako Hiri Autonomoko presidentearekin bildu da gaur eguerdian. Arratsaldean, berriz, Eduardo de Castro Gonzalez Melillako Hiri Autonomoko presidenteari egin dio harrera. Miquel Icetak ministro kargua hartu zuenetik egiten duten lehen bilera da.
Elkarrizketan eta koordinazioan oinarrituta, Hiri Autonomoekin harreman estua izan nahi duela berretsi du ministroak. Lurralde Politikako eta Funtzio Publikoko estatu-idazkari Víctor Francosek ere parte hartu du topaketetan, eta lurralde horien egoera aztertu da, biztanle-dentsitate handia eta migrazio-fluxu handiak baitituzte.