Ximo Puig Valentziako Erkidegoko presidentearekin batera, Estatuko Administrazioaren eta Valentziako Generalitatearen arteko Transferentzien Batzorde Mistoak bideokonferentzia bidez egin duen bileraren buru izan da Carolina Darias.
Carolina Darias Lurralde Politikako eta Funtzio Publikoko ministroak nabarmendu duenez, Estatu autonomikoaren eraikuntzan beste urrats bat eman da, eta 1984tik zintzilik zeuden higiezin batzuk Valentziako Erkidegoari eskualdatu zaizkio. Gaineratu duenez, “gutxieneko ulermen komuna” bilatu behar da, “lankidetza eta elkar ulertzea” errazteko.