Carolina Darias Lurralde Politikako eta Funtzio Publikoko ministroak Estatuko Administrazio Orokorreko (EAO) eta bere erakunde publikoetako Genero Berdintasunerako III. Plana sinatu du CSIF, UGT eta CIG sindikatuetako ordezkariekin, Administrazioaren Negoziazio Mahaian lortutako akordioaren ostean.
Ministroarekin batera, bertan izan dira Francisco Hernandez Spínola Lurralde Politikako eta Funtzio Publikoko Estatu idazkaria, Javier Rueda Funtzio Publikoko idazkari nagusia eta Isabel Borrel Funtzio Publikoko zuzendari nagusia. Sindikatuetako ordezkariak Eva Fernandez (CSIF), Victoria Carrero (UGT) eta Ruben Mendez (CIG) izan dira.
Akordioa sinatu ostean Carolina Dariasek nabarmendu duenez, “gaur Sanchez presidenteak iragarritako lau eraldaketetako batean egingo dugu aurrera: kohesio sozialean”.