Carolina Darias Lurralde Politikako eta Funtzio Publikoko ministroak eta Francisco Hernández Spínola Lurralde Politikako eta Funtzio Publikoko Estatu idazkariak minutu bateko isilunea egin dute gaur Madrilen, Emakumeen Aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna dela eta, eta genero-indarkeriaren biktima izan diren emakumeen omenez.
Bertan izan dira, besteak beste, Dionisia Manteca Marcos Lurralde Politikako eta Funtzio Publikoko ministerioko idazkariordea, Miryam Álvarez Páez Lurralde Koordinazioko eta Javier Rueda Funtzio Publikoko idazkari nagusiak eta, Barne Ministerioaren izenean, Rafael Pérez Ruiz Segurtasuneko estatu-idazkaria eta Isabel Goicoechea Ministerioko idazkariordea.