Francisco Hernandez Spínola Lurralde Politikako eta Funtzio Publikoko Estatu idazkariak Garapenerako Administrazio Zentro Latinoamerikarraren (CLAD) foro berri bat proposatu du, bi eremu jakinetan ideiak eta esperientziak trukatzeko: pandemiaren osteko Administrazio publikoaren modernizazioa eta eskualdeko eta tokiko administrazioei protagonismo nabarmena ematea, “berrikuntzaren eragileak direlako eta herritarren eskaerak eta beharrak bertatik bertara ezagutzen dituztelako”.
Hernández Spínola Carolina Darias ministroaren ordezkari gisa mintzatu da CLADeko Zuzendaritza Kontseiluaren bileran, Lisboan, eta gaineratu du lurralde-erakundeak bertan egonez gero “elkar ulertzeko eta ikasteko bidean aurrera egin ahalko genukeela eta, aldi berean, garai hauetan giltzarri izaten ari diren eskualde- eta toki-administrazioak eztabaidan sartuko genituzkeela”.