Carolina Darias Lurralde Politikako eta Funtzio Publikoko ministroak Politika Publikoen Ebaluaziorako Institutuak (IEPP) egindako Etxerik Gabeko Pertsonentzako Estrategia Nazional Integralaren ebaluazio-txostena eman dio Pablo Iglesias Gobernuko bigarren presidenteordeari.
IEPPk Etxerik Gabeko Pertsonentzako Estrategia Nazional Integralari (ENI-PSH) buruzko ebaluazio bat egin du, jarduerak nola eta noraino abiarazi diren zehazteko eta haien diseinuari, hedapenari eta inplementazioari buruzko errealitatea egiaztatzeko, erabakiak hartzeko eta berriz diseinatzeko laguntza-tresna gisa erabilgarria izateko helburuarekin.
Ebaluazioak administrazio publikoek garatutako jarduera publikoa baloratzen du, 2015 eta 2019 bitartean ezarritako ekintzei buruzko informazioa jasoz.