Carolina Darias Lurralde Politikako eta Funtzio Publikoko ministroak Espainiako Gobernuak autonomia-erkidegoan 2019ko eta 2020ko hondamendi naturalengatik emango dituen laguntzen berri eman du Kanarietako Gobernuko Ordezkaritzaren egoitzan.
Aurretik, ministroa Angel Victor Torres Kanariar Uharteetako Gobernuko presidentearekin bildu da, eta agerraldia egin du harekin, prentsaurreko batean.
Antonio Morales Kanaria Handiko Kabildoko presidentearekin ere bildu da, baita hondamendiak kaltetutako udalerrietako alkateekin ere.
Halaber, ministroak bilerak egin ditu Gobernuak Kanarietan duen ordezkari Anselmo Pestanarekin, Las Palmas Kanaria Handikoan duen ordezkariorde Mª Teresa Mayansekin eta Santa Cruz Tenerifekoan duen ordezkari Jesus Javier Platarekin, eta Kanarietan Estatuko Administrazio Orokorrak dituen arloko zuzendariekin.