Lurralde Politikako eta Funtzio Publikoko ministro Carolina Dariasek parte hartu du COVID-19ak hildako pertsonak omentzeko eta Nafarroako gizarteari esker ona adierazteko Iruñeko Nafarroako Ospitale Guneko Oroimenaren Lorategian egin den ekitaldian.
Ministroaren Iruñeko agenda ostegun honetan hasi zen, Nafarroako Foru Komunitateko Gobernu Ordezkaritzara egindako bisita batekin. Bertan, José Luis Arasti Gobernuaren ordezkariarekin eta haren kabinetearekin lan bilera bat izan zuen, baita Estatuko Administrazio Orokorraren (EAO) arlo integratuetako zuzendariekin ere.
Era berean, eta ostiraleko Omenaldi Ekitaldiaren aurretik, Carolina Darias ministroa Nafarroako Jauregian, Foru Erkidegoko Lehendakaritzaren egoitzan, hartu zuen Maria Chivite presidenteak.