Datorren astelehenetik aurrera (irailak 21), Espainiako Gobernuak 15 milioi maskara banatuko ditu, Espainiako Udalerrien eta Probintzien Federazioaren (FEMP) eta gizarte erakundeen bitartez. Tokiko erakundeei eta behar gehien duten familiei laguntzea da helburua, ikasturtearen inaugurazioarekin batera.
Zehazki, Gobernuaren ordezkaritzek eta ordezkariordetzek 11.998.000 maskara banatuko dizkiete udalei. Gainerakoa Gurutze Gorriari, Caritasi eta Desgaitasuna duten Pertsonen Ordezkarien Espainiako Batzordeari (CERMI) emango zaie, eta horiek, aldi berean, premia handiena duten kolektiboen artean banatuko dituzte.