Kudeaketa Publikoko Kalitate eta Berrikuntza Sarien XIII. edizioko epaimahaia Lurralde Politikako eta Funtzio Publikoko Ministerioaren egoitzan bildu da.
Deialdi honetan Espainiako administrazio publikoetako hiru mailetako 54 hautagaitza ebaluatzen dira. Epaimahaiaren bileraren aurreko ebaluazio-fasean 83 ebaluatzailek hartu dute parte, guztiak ere eskarmentu, gaitasun eta profesionaltasun egiaztatua duten langile publikoak.
Bertaratutakoek bileraren akta egin eta onartu ondoren eta epaimahaiaren proposamena Carolina Darias Lurralde Politikako eta Funtzio Publikoko ministroari aurkeztu ondoren, datozen egunetan argitaratuko da Estatuko Aldizkari Ofizialean sariak emateko agindua.