Lurralde Politikako eta Funtzio Publikoko ministro Carolina Dariasek gaur ziurtatu du gobernantza-eredu bat finkatzeko ematen ari garen urratsek indartu egingo gaituztela. Presidenteen XXII. Konferentziak agerian utzi du “Espainia indartsua delako izan daitekeela Espainia”.
Dariasek prentsaurrekoa eman du Salvador Illa Osasun ministroarekin batera, Presidenteen XXII. Konferentziaren bilera telematikoa egin ondoren. Topaketa hori elkar ulertzeko gune bat da, lurralde-lankidetzaren eta gobernantza partekatuaren “giltzarria”.
Europako Funtsetarako Batzorde Sektoriala bilduko da, kapital ekonomikoa indartzeko, herri honek egin behar dituen eraldaketa handietarako aparteko baliabideak emanez. Maria Jesus Montero Ogasun ministroa izango da Konferentzia Sektorialaren buru, eta hark ere Zerga eta Finantza Politikako Kontseilua deituko du irailean, Lurralde Politikako eta Funtzio Publikoko ministroak bere hitzaldian iragarri duenez.