Lurralde Politikako eta Funtzio Publikoko ministro Carolina Dariasek gobernantza publikoko eredu berri bat artikulatzeko beharra defendatu du, “publikoa indartzeko” eta, aldi berean, lurralde-lankidetza sendotzeko helburuarekin; eredu horrek, halaber, “gure zuzenbideko estatu sozial eta demokratikoaren” kohesioa lortzea ahalbidetuko du.
Ministroak azpimarratu duenez, egun hauetan Santanderren egiten ari diren mintegiaren helburua da alarma-egoerak iraun duen hilabeteetan “bizitako esperientziatik ikasten laguntzea”, “ikasgaiak lortu ahal izateko, ikasitakoa etorkizuneko belaunaldiei utzi ahal izateko”.