Carolina Darias Lurralde Politikako eta Funtzio Publikoko ministroak Santanderren abuztuaren 18tik 19ra egingo den ‘Administrazio publikoak osasun-krisiaren aurrean’ mintegiaren inaugurazio-hitzaldia emango du, Menéndez Pelayo Nazioarteko Unibertsitatearen (UIMP) udako ikastaroen parte gisa.
Miguel Ángel Revilla Kantabriako Gobernuko presidenteak emango dio hasiera mintegiari, eta, ministroaz gain, María Luz Morán UIMPko errektoreak eta Mariano Fernández-Enguita Herri Administrazioaren Institutu Nazionaleko (INAP) zuzendariak ere hartuko dute parte.
Programa akademikoa hainbat mahai-inguruk osatuko dute, eta mahai-inguru horietan parte hartuko dute Lurralde Politikako eta Funtzio Publikoko Ministerioko arloetako arduradunek, autonomia-erkidegoetako sailburuek, alkateek, FEMPko ordezkariek, osasun-profesionalek, Ekonomian eta Soziologian adituek, eta Funtzio Publikoko erakunde sindikaletako ordezkariek eta elkarte profesionalek.