Espainiako Gobernuak eta Nafarroako Foru Komunitatekoak bilera egin dute eta datozen hilabeteetan Trafiko eta Espetxe Osasunaren arloko eskumenak eskualdatzeko konpromisoa adierazi dute.
Besteak beste, Carolina Darias Lurralde Politikako eta Funtzio Publikoko ministroak eta Javier Remirez lehen presidenteorde eta Presidentzia, Berdintasun, Funtzio Publiko eta Barne kontseilariak hartu dute parte bileran.
Gainera, Estatuko Administrazio Orokorraren ordezkari gisa, Lurralde Politikako eta Funtzio Publikoko Estatu idazkaria, Francisco Hernández Spínola, eta Lurralde Koordinaziorako idazkari nagusia, Miryam Álvarez, bertan izan dira. Eta Nafarroako Gobernuaren aldetik, lehendakariordea, Elma Saiz Ekonomia eta Ogasun kontseilaria eta Joseba Asiain Lehendakaritza eta Gobernu Irekiko zuzendari nagusia izan dituzte lagun.